Programa

Partaideak

Arantza Rico eta Teresa Nuño UPV/EHUko Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakasleak dira.

 

Arantza Rico

Doktorea eta Nekazal ingeniaria

Arantza formazioz Doktorea eta Nekazal ingeniaria da eta Irakasle eskolan aritu baino lehen ikerlari izan da 13 urtez landare biologian. Zehazki landareei eragiten dizkieten bakterio patogenoak aztertu ditu bere ezaugarri molekularrak deskribatuz eta landareek dituzten defentsa mekanismoak aztertu ditu. Beraz Biologia arloko ikerlari “tipiko” baten eginkizunetan murgilduta egon da urte hauetan: laborategian, negutegian, ordenagailuan datuak aztertzen, kongresuetan, publikazioak idazten eta abar. Orain etapa berri bati ekin dio eta zientzia zergatik eta nola ikasi/irakatsi irakasten die maisu/maistrak izango direnei. Zientzia eta teknologiarako interesa piztu behar dela hasiera hasieratik konbentzituta dago eta horrek bultzatu zuen proiektu hau diseinatu eta garatzea. 

Teresa Nuño

Zientzia Kimikoetan Doktorea

Teresa Zientzia Kimikoetan Doktorea da. 10 urtez ikerlaria izan zen Makromolekuletan, eta aldi berean, zientzietako irakasleen hasierako prestakuntzan arituz. Geroago, Zientzien Didaktikaren ikerketa arlora pasatu zen eta Unibertsitate Eskolako Katedra lortu zuen. Bere jarduera profesionalean unibertsitate irakasleak trebatzeko ikastaroen diseinuan parte hartu du eta irakasleen etengabeko prestakuntzaren zenbait Graduondoko zuzendaria izan da, hala nola, Hezkidetzan, Ingurumen Hezkuntzan eta Zientzia Esperimentalen Didaktikan. Halaber, Genero eta Eskola-zientzia ikerketa lerroaren arduraduna da UPV/EHUko Psikodidaktika Masterrean, non ikerkuntza-lanak eta Doktorego-tesiak zuzendu baititu. Zientzia eta generoa batzen duen zeharkako lerro horretatik sortu zen motibazioa genero-ikuspegia sartzeko proiektu honetan. Ikasle gazteengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea, beti ere neskek ikasketa teknologikoak eta mutilek bizitza-zientzienak hautatzea oztopatzen duten genero estereotipoak gainditzea helburu duena.