Eskolako Zientzia

Jakina da eskoletan zientziaren presentziak izugarrizko garrantzia daukala neska-mutilen garapen globalerako eta orokorrean gai estimatua izaten da bai ikasle eta irakasleengan. Baina kultura zientifikoa garatzeko eta bokazio zientifikoa areagotzeko zientzia ikasteaz gain munduko zientzia eta zientzialariekin harremanetan jartzeak eragin positiboa izan dezake. Horixe da gure programaren xede nagusia. Poz handiz esan dezakegu gure inguruko eskolek izugarrizko harrera ona eman diotela gure proposamenari eta zaila izan da aurten parte hartuko duten 10 eskolak hautatzea. Parte hartuko duten eskola gehienek jadanik zientziari buruzko ekimenak, etengabeko prestakuntza  eta mintegiak aurrera eraman dituzte, ezinbestekotzat jotzen baitute gaur egungo zientzia eta teknologia eskoletara hurbiltzea.

 

Zientziari so programaren barruan Amorebieta-Larrea eskolan egindako esperimentua. Kasu honetan botila batek nola "irensten" duen arrautz egosi bat ikus dezakegu, eta gero nola atera ikusiko dugu!

 

Eskola parte-hartzaileen sarea 


View Zientziari so 2012-2013 in a larger map

 

ARABAN

 

BIZKAIAN

 

GIPUZKOAN

 

 

I+G+b Zentroetako parte-hartzaileak