Lege abisua

Testu-lege hau eta webguneko elementu guztiak jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideek babestuta daude (Produktuen, aplikazioen, tresnen eta web orrien edukia, iturburu-kodeak, forma, diseinua eta izena, markak, merkataritza-izenak, logotipoak, grafikoak eta copyrighta). Erabiltzaileak ez ditu kopiatuko, egokituko, konbinatuko, beste aplikazio batzuetan txertatuko eta moldatuko webgunearen edukiak, eta ez ditu beste moduren batean manipulatuko edo aldatuko, eta ez ditu publikoaren jakinaren gainean jarriko, ez eta hedatuko ere aurretiko baimenarik ezean. Horrenbestez, indarrean diren merkataritza- eta zigor-legeek egiletasuna eta ustiapen-eskubidea babesten dituzte, baldintza eta modalitate guztietan. Beraz, lege horiek haustea, diru-erantzukizunak alde batera utzita, legez kontrakoa edo delitua da. 

Zientziariso.org-ek bitartekoen orrietara estekak ditu baina bere edukiak, eskuragarritasun teknikoa edo bertan eskainitako zerbitzuak ezin ditu kontrolatu. Beraz, han sartzeko ezintasuna egonez gero ez du inolako erantzukizunik. Bitarteko horien edukiez edo beraiek eskainitako zerbitzuez ere ez du erantzukizunik edukiko eta aldiz bere jabeen ardura izango da. Zientzariso.org atarian kokatutako esteka baten bitartez web orri baten edukiek edo zerbitzuek erabiltzaileari kalteak eragiten badizkiote ere, zientziariso.org-ek ez du erantzukizunik edukiko.

Zientziariso.org-ek bere atarian eskaintzen dituen zerbitzuak etengabe eskura izateko ezin du bermatu. Ahal bada, zerbitzuen etenaz aurrez informatuko du. Borondatez kanpo eta ezinbesteko arrazoiengatik zerbitzua eskuragarri ez balego eta horrek kalteak eragingo balioke erabiltzaileari zientziariso.org-ek ez du erantzunkizunik izango. Halaber, mantenimendu lanengatik, erabiltzaileen ekipoen konfigurazio okerragatik edo zerbitzua erabiltzeko baliabide informatiko nahikoak ez izategatik atariaren funtzionamendua egokia izango ez balitz, zientzariso.org-ek ez du erantzunkizunik izango.