Programa

Zientziari so


Zer da Zientziari so?

Proiektu honen helburua zientzia eta teknologiarekin lotutako gaiak eskoletara hurbiltzea da eta horretarako, zientzia eta teknologian diharduten ikerlari gazteak eskolara eraman nahi ditugu, gaztetxoek (11-13 urtekoek) mundu hau ikuspuntu hurbiletik ezagutu eta interesa eta irudimena pizteko helburuekin. Bide batez, gaztetxoen zientziekiko bokazioa areagotu eta ikasketa tekno-zientifikoak aukeratzeko orduan dauden genero eta gizarte oztopoak gutxitu nahi ditugu. 

Eskolara joaten diren ikerlari gazteak zientzia eta teknologiako enbaxadoreak izendatu ditugu, eta eskoletan emango dituzten hitzaldiak eta esperimentazio tailerren bitartez eredu rolak bilakatu daitezke. Mota askotako enbaxadoreak joango dira eskoletara: Pablo genetista alpinoa, Jaione ingeniari mekanikoa, Nagore, Itsaso, Ana eta Aitor arkitektoak, Aitziber robotika ingeniaria, Mikel medikuntza ikaslea eta Laura elikagai-ikerlaria. 

Azken finean guztiek gozatzen dute bere lanbide edo ikasketetan eta hori transmititu nahi diegu eskoletako gaztetxoei. 

"Programaren difusiorako web orri hau dugu, bertan garatzen diren jarduerak biltzen direlarik eta halaber, proiektuaren zehetasun gehiago agertu eta berarekin harremana duten eskolako zientziaren beste alderdiak azaltzen dira." 

 

Nor gara?

Euskal Herriko Unibertsitateko bi ikerlarik Zientziari so proiektua martxan jarri du EAEko neska-mutilen bokazio zientifiko-teknologikoak bultzatzeko helburuarekin. Horretarako Federación Española de Ciencia y Tecnología (FECYT) eta UPV/EHUko laguntza ekonomikoa jaso dute.